Queen

Año2019 Iraupena13 min. HelbideaKathryn Elkin

"Queen" filmean, gorputz lana, antzezpena, aisialdia eta etxeko lanak konparatu egiten dira memoria musikal lotsagabeen bitartez. Bolatoki bat, galeria bat, estudio bat, haurdunaldi bat eta pop abesti bat. Bereizgarri duen umore sen horrekin, Kathryn Elkin-ek lanarekin, sorkuntzarekin, biografiarekin, artista izatearekin eta haurdunaldiko gorputz eraldatzailearekin lotutako gaiak lantzen ditu. Filma artistaren haurdunaldian eta haurtxoaren jaio ondoko lehenengo hilabeteetan pentsatu eta filmatu zen.

Kathryn Elkin

Kathryn Elkin (Belfast, 1983) Glasgow-ko Arte Eskolan eta Goldsmiths College eskolan graduduna da, eta LUXeko artista bazkide ohia. Elkinen performanceetan eta bideogintzako lanetan partekatutako memoria kulturari buruz hausnartzen da (herri musikan, telebistan eta zineman ekoizten dena, esaterako), eta informazio hori biografiarekin fusionatzen da. Generoko rol jokoak, elkarrizketak, umorea eta bat-batekotasuna interesatzen zaizkio. Erresuma Batua osoan izan dira bere lanak ikusgai: ICA, Tate Modern, Tate Britain, Collective Gallery, Transmission, LUX eta CCA Glasgow. Londreseko Zinema Jaialdian, Union Docs, Courtisane eta Visions du Réel jaialdietan ere ikusi ahal izan dira. 2019ko otsailean, Londreseko LUXen banakako erakusketa egin zuen.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.