Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  erdialdeko eskualdea  |  erdialdeko eskualdea  |  get out of the car
LA REGIÓN CENTRAL
GET OUT OF THE CAR


Herrialdea: EB
Urtea: 2010
Iraupena: 34'
Zuzendaritza: Thom Andersen
Muntaketa: Adam R. Levine

Hiri sinfonia bat da, 16 milimetroan egina. Agertzen dira kartelak, eraikinen etxaurreak, abesti pusketak, elkarrizketa zatiak, izenik gabeko lekuak eta ahaztutako monumentu kulturalen hondarrak (Monte Legion estadioa eta Watts taberna, esaterako). Abestiek Los Angelesen (eta beste leku batzuetan) 1941etik 1999ra entzuten zen herri musikaren ikuspegi inpresionista ematen diote filmari, batik bat 1950. hamarkadako rhythm and blues estiloak eta jazzak eta 1990. hamarkadako corridoek. Richard Berry, Johnny Otis, Leiber and Stoller eta Los Tigres del Norte musikarien lanak dira nabarmenenak.

Thom Andersen

Thom Andersen. Los Angelesen bizitu da gehien. 1960. hamarkadan film laburrak egin zituen, adibidez: Melting (1965), Olivia’s Place (1966) eta --- ------- (1967, Malcolm Brodwickekin). 1974an Eadweard Muybridge, Zoopraxographer egin zuen, Muybridgen argazkien inguruko 60 minutuko dokumentala. 1995ean, Noël Burchekin batera, Red Hollywood bideoa egin zuen, Hollywoodeko Zerrenda Beltzaren biktimen zinema lanei buruzkoa. Liburu bat ere argitaratu zuten biek, gai berari buruzkoa: Les Communistes de Hollywood: Autre chose que des martyrs (1994). 2003an, Andersenek Los Angeles Plays Itself zuzendu zuen, Los Angelesi eta hiriaren zinemako ikuspegiari buruzko bideoa. Pelikula horrekin Kanadako Zinema Kontseilu Nazionalaren dokumental luze onenaren saria irabazi zuen 2003an, Vancouverreko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Filma, halaber, 2004ko dokumental onentzat jo zuten zinema kritikariek, Village Voice astekariak egindako galdeketa batean. 1987tik, Andersen konposizio zinematografikoko irakaslea da Kaliforniako Arte Institutuan (CalArts).

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información