Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre

Año1983 Iraupena47 min. HelbideaJean-Claude Rousseau

Super-8-tik egindako transferentzia digitala

PROIEKZIOA ETA KONFERENTZIA CARLOS SALDAÑAREKIN

Super 8an grabatutako lanean, Jean-Claude Rousseauk erradikaltasunez barneratu zituen formatu horren materialen propietateetako batzuk, filmazioari, soinuari eta Kodachrome kartutxoei sentsualitate aszetikoaren ukitua ematea xede. Haren poetika ez da gogoeta intelektual batetik sortzen, baizik eta ikuspegi eraldatzaile batekin topo egiteak eragindako prozesu bizi eta kontraesankor batetik. Haren lehen filma prozesu horren genesia bera da. Saio honetan, zinegileak gainbegiratu duen digitalizazio berrian aurkeztuko da film hura.

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre

Leihotik, paisaia zein den ez dakigu. Kale bat, kanal bat, Delfteko bista, portua, beharbada. Barnealdean gaude, egun-argitan. Horman, mapak margolanak baino handiagoak dira, eta, hala ere, non gauden ez dakigu. Emakumea leihoan da. Zutik, gutun bat irakurtzen ari da. Ez daki jada paisaia zein den, hain dago gutunean iltzatuta. Edozein izan liteke, edozein puntu maparen gainean…

Carlos Saldaña

Carlos Saldaña artxibo-teknikaria da. Elias Querejeta Zine Eskolan egindako ikasketen esparruan, 16 mm-an eta Super 8an egindako filmak digitalizatzeko proiektuak koordinatu ditu. Gerora, ANIMen (Portugalgo zinemateka) eta Jose Val del Omar artxiboan lan eginez jarraitu zuen trebatzen. Zine- eta bideo-proiekzioak antolatu eta aurkeztu ditu hainbat hiri eta erakundetan. Gaur egun, Lumière elkartean kolaboratzen du, argitalpenak itzuliz eta editatuz.

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre filmaren bertsio berri honetan, 2K-n digitalizatua, Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) egin da, super 8an egindako jatorrizko filmetik abiatuta, eta ikastetxeko ikasle eta irakasle talde batek garatutako ikerketa proiektu baten parte da.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.