GIRL POWER

Año1992 Iraupena15 min. HelbideaSadie Benning
Eguneroko bideo bat da. Bikini Kill taldekoen gitarren riff erritmoarekin, 90. hamarkadako neska gazte baten hezigaiztasuna aztertzen du. Neska gazte horrek, barrura begiratu ondoren eta baieztapen tinkoen bitartez, kontra egiten die eskolari, familiari eta emakumezkoen estereotipoei. Riot grrrl mugimenduaren punk jarrera bere eginda, Sadie Benningek aurka egiten dio feminitatearen gaineko irudizko kulturari: pasibotasun eta otzantasun tradizionalak baztertzen ditu, eta erabateko independentzia eta berezko sexu nortasuna, kanpoko inposiziorik gabea, aldarrikatzen ditu.

Sadie Benning

Sadie Benning zinema zuzendaria da, lesbiana, eta 15 urterekin egin zituen lehen ikus-entzunezkoak, jostailuzko kamera batekin.Benningen irudiak erakargarriak, zintzoak eta mingarriak dira. Bere kamera barru-barruko ustekabeen lekuko eta zinema esperimentalaren konplize da.Azkena egin dituen lanak jostailuzko kamerez haratago doaz eta animazioaren eta zinema errealistaren arteko mugan daude.
Filmagintza hautatua
Play Pause (2006)
One Liner (2003)
The Baby (2003)
Le Tigre Slide Show (1999)
Le Tigre (1999)
Flat is Beautiful (1998)
German Song (1995)
The Judy Spots (1995)
Girl Power (1992)
It Wasn’t Love (1992)
A Place
Called Lovely (1991)
Jollies (1990)
Welcome to Normal (1990)
If Every Girl Had a Diary (1990)
Living Inside (1989)
Me & Rubyfruit (1989)
A New Year (1989)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.