Les prières de Delphine

Año2021 Iraupena91 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaPidgin-frantsesa HelbideaRosine Mbakam ArgazkilaritzaRosine Mbakam MuntaketaGeoffroy Cernaix SoinuaRosine Mbakam, Loïc Villiot Produkzioa Tândor Productions, Geoffroy Cernaix

Filmografia: Prisme (2021), Les prières de Delphine (2021), Cinetracts ’20 (2020), Chez Jolie Coiffure (2018), The Two Faces of a Bamiléké Woman (2016), You Will Be My Ally (2012), Mavambu, Portrait of the Congolese Sculptor Freddy Tsimba (2011), Les portes du passé (2011), Cadeau (2009).

Cinéma du réel, MoMa Doc Fortnight, True/False, Sheffield Doc/Fest, DokuFest Kosovo, IndieLisboa, Open City Documentary Film Festival, IDFA.


 

Oso zaila da Delphineri buruz hitz egitea, Delphine bere buruaz hitz egiten ikusi eta entzun ondoren, hain zuzen ere norbere historia kontatzeko orduan hitzak duen duintasunaz eta ahalmenaz diharduen film honetan. Espazio bakarra, gaur egun Bruselan duen apartamentua, eta protagonista bakarra, herrialde eta bizitza oso bestelakoak ezagutu zituen Rosine Mbakam herrikidearen kameraren aurrean arima biluzten. Les Prières de Delphine baterako sorkuntzaren adibide harrigarria da, non, nahitaez, irekitze emozionalarekiko zuzenki proportzionala baita konplizitatea. Ingurune intimo horretan, Delphine kemenez eta amorruz mintzo da bere buruaz, minez eta umorez, katartikoa izatera iristen den exorzismo batean.

Delphinek haurtzaro izugarri zaila izan zuen Kamerunen. Ama hil ondoren, bere familiarekiko arduragabea zen aita baten ardurapean, bortxatu egin zuten 13 urterekin. Prostituziora beharturik, familian izandako beste gertaera lazgarri batek bere bizitza jasanezin bihurtu zuen han. Azkenean, belgikar gizon batekin ezkontzen da, adina hirukoizten diona, beretzat eta bere alabarentzat Europan bizimodu hobea aurkitzeko itxaropenarekin, inoiz iristen ez den amets europar horren bila. Beste asko bezala, gure gizarte patriarkalek zapaldutako gazte afrikarren belaunaldi horretakoa da Delphine, mendebaldeko sexu-kolonizazio horri emanak, bizirauteko bide bakar gisa. Bere kemenaren eta indarraren bidez, Delphinek agerian jartzen ditu emakume afrikarra harrapatzen jarraitzen duten menderatze patroi horiek.




Miguel Zozaya

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.