Soy libre

Año2021 Iraupena78 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaFrantsesa-espainiera HelbideaLaure Portier Argazkilaritza Laure Portier MuntaketaXavier Sirven SoinuaMikaël Barre MusikaMartin Wheeler Produkzioa Gaëlle Jones

Filmografia: Soy libre (2021), The Dog’s Eye (2019).

L´ACID Cannes, Brussels International Film Festival, Zurich Film Festival.

Estreinaldia Espainian

 

“Arnaud nire anaia txikia da.
Egun batean konturatu nintzen handitu egin zela. Jendeak aukerarik ez duen leku horietako batean jaio zen, eta izan behar zuena izaten saiatzen ari da. Librea”.
Nerabezaroan, filmaren hasieran, babes ofizialeko etxebizitzetako bere auzoan harrapatuta sentitzen zen Arnaud, etorkizuneko itxaropenik gabeko bizitza batean etsitzera behartua; han, kartzelatik pasatzea “etapa bat besterik ez da. Haziko naiz eta ahaztuko dut”. Baina ez du ahaztuko: harrezkero, ustezko determinismo horretatik ihes egitea eta beretzat beste istorio bat eraikitzea izango da bere bizi asmoa.
Laure Portierrek anaiaren odisea kontatzen du, egiaz bikoitza den erretratu batean. Izan ere, funtsean anaitasunari buruzko filma da, anaiarekin duen harremana eta harreman horrek nola eragiten dien (elkar hartuz eta elkarren aurka jarrita) erakusten baitigu, filmatzeko jokoaren bidez eraikitzen duelako, bien artean konplizitate handia sortzeko asmoz. Ez da soilik Arnaudi buruzko filma, baizik Arnaudekin, eta Arnaudek bakarrik egiten dituen bidaietan kamera hartzen duenean, beste hegaldi bat hartzen du Soy libre-k, hegaldi berria, alderraitik aireratuz noraino irits daitekeen ez dakigun bizimodu berri baterantz. Zuzeneko filma, oso bizia, samurtasunerako, indarkeriarako eta itxaropenerako lekua duena.



Miguel Zozaya

Programa berean

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.