Charm Circle

Año2021 Iraupena79 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaIngelesa HelbideaNira Burstein MuntaketaMichael Levine, Nira Burstein SoinuaTristan Baylis MusikaUri Burstein Produkzioa Nira Burstein, Betsy Laikin

Filmografia: Charm Circle (2021), Gangrenous (2020), Off & Away (2014), I Said Light (2012), The Light House (2011).

Sheffield Doc/Fest, Valdivia International Film Festival, Nashville Film Festival, Doclisboa, DOC NYC, Festival dei Popoli, Nashville Film Festival.

Lehiaketatik kanpo. Itxiera 

Estreinaldia Espainian

 

Charm hitzak lilura edo xarma esan nahi du ingelesez, baina charm bat talisman bat ere izan daiteke, zorte onaren amuleto bat (zerealak bezala, lucky charm bat). Charm Circle, halaber, New Yorkeko leku bat da, Queens-en zati bat. Horko etxeetako batean bizi izan zen Burnstein familia osoa, gurasoak eta hiru alabak, xarma handiko familia, haren zortea pitin bat konplexua bada ere. Fabián Casasek idatzi zuen: usteltzen den orok familia bat eratzen du. Film hau honako hau bezalako ideia baten alde eta kontra dago aldi berean, arreta jartzen baitu bai pertsona talde honen orainaldi disfuntzionalean bai hondamendi baten forma hartu duten haren iraganaren lerro konbergenteetan. Bursteindarrak etxea galtzeko zorian daude, eta etxea bankuaren esku geldituko da. Bankua, pelikula amerikarretan (eta bizitzan) beti gertatzen den bezala, guztiaren jabe da. Hor, Charm Circle melodrama bihurtzen da, badakiena bizitza erreala ere melodrama familiar tradizio luze batetik datorrela, halako moldez, non, etxea, erortzen denean, bertan bizi direnak hondoratzen saiatzen baita. Halaber, musikal bat ere badenez, abestiz taxututako erresistentzia nagusitzen da dena goitik behera datorrenean. Filma aurrera doa bere tramek gidatuta, dena berria zen eta denak funtzionatzen zuen iragan bateko elkarrizketa eta erregistro formako solasaldi intimoekin. Alde batetik, bankua; bestetik, ezkontza. Alabetako bat ezkontzera doa, eta familia berri bat sortzen da hirukote baten ezkontza anizkun batean. Giro horretan, alaba zaharrenak, Nirak (bost lagunen arteko erdiko puntu hori), katarsi-exorzismo hau pizten du, xehetasun handiz eraikitako bideo etxekoi bat, mundu osoari eskainia bere biribilgunetik, non familia osoa korapiloz beteriko komedia bateko pertsonaiak bezalakoa den, oso bizkor hazi direnak. Garraztasunak agerian uzten du frustraziorik sakonena eta, aldi berean, eztitasunik beroena.




Lucía Salas

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.