Dokumentalean Mani Bruce Mitchell aktibista intersexualaren eta Rebecca Swan argazkilari ospetsuaren historiak uztartu ditu egileak. Elkarlanean biek egiten duten sorkuntza lana aztertzen du, maskulinitatea eta feminitatea kutxa estankoak direnaren ideiari desafio egite aldera.Swan argazkietan bezala, Manik aurrez aurre begiratzen dio kamerari, eta argi eta garbi defendatzen du bere sexuarteko nortasuna; dagoeneko ez da ospitalean edo argazkietan medikuntza ikasleei erakusten zieten munstro ahul eta zaurgarria, baizik eta ikusleari den moduan begiratzeko erronka egiten dion pertsona desberdin bat.
Sariak
Mejor Corto Documental y Mejor Director Novel - Documentary New Zealand International Film Festival 2006
Mejor Corto Documental – Austin Gay and Lesbian Film Festival 2006
Kirsty MacDonald zinemagile independentea da eta Aucklanden, Zeelanda Berrian, bizi da.2009an genero nortasun alternatiboen eta genero horien sormenaren gaineko dokumental luze bat eta zortzi film labur amaitu zituen.Sailari Assume Nothing izena jarri zion. Ikus-entzunezko materialari Zeelanda Berriko Rebecca Swan argazkilari ospetsuaren argazkiak gehitu zizkion, eta haiekin batera jarri zuen dena erakusgai hainbat galeria, museo eta jaialditan, 2010ean.
Filmagintza hautatua
Black and White (2006)
Good For a Girl (2005)
I Can Read You Like a Book (2003)