INTO THE MIDDLE OF NOWHERE

Año2010 Iraupena15 min. HelbideaAnna Ewert ArgazkilaritzaAnna Ewert MuntaketaAnna Ewert, Scott P. Harris, Shaun Glowa Produkzioa Anna Ewert Web-orriahttp://annafrancesewert.com/films.htm

Europako Estrenaldia

Eskolaurreko adineko haur-talde batek basoan igarotzen du eguna. Ingurune bakar eta berezi horretan, haien ordezko munduak sortzen dituzte, helduek errealitatearen inguruan dituzten kontzeptu estuak eztabaidan jarriaz. Enbor lehor bat eta adar-multzoa helmuga jakinik gabeko hegazkin bihurtuko dira, eta basoa aurkitu beharreko lurra izango da. Haurren begirada bakarrean, basoa arau sozialik gabeko leku bilakatuko da; izan ere, haurrek beren ingurunea zerbait magiko bihurtuko dute jolasaren bidez.
Sariak
Premio Helen A. Bequest Award a la Mejor Producción 2010, Edinburgh College of Art.
Zinemaldia
Guangzhou International Documentary Film Festival.

Anna Ewert

 


Anne Frances Ewert.
“1986. urteko abuztuan jaio nintzen Villingen-en, Alemanian. Txikitatik, zineak eta antzerkiak liluratu ninduten, eta, beraz, antzezlan txikietan antzezten hasi nintzen. Berehala, zinea probatu nahi izan nuen. 2006an eskola amaitu eta gero, urtebete libre hartu nuen; denbora horretan, film laburren ikastaro bat egin nuen Londresen eta bekadun gisa lan egin pelikula bat filmatzen Berlinen. Kultura ezberdinak ezagutzea beti gustatu zaidanez, Edinburgon Zinea eta Telebista ikastea erabaki nuen, Alemania sorterrian ikasi ordez, eta dokumentaletan espezializatu nintzen. 2010eko ekainean lizentziatu nintzen”.
Filmagintza
Into the Middle of Nowhere (2010)
11 Degrees (2009)
Taumeln (2008)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.