EL NOSTRE PA DE CADA DIA

Año1950 Iraupena11 min. HelbideaJoan Blanquer i Panadès, Ramón Bardés i Abellà GidoiaJoan Blanquer i Panadès
Kataluniako amateur zineko titulu madarikatuenetariko bat 1950. urtean filmatu zuten Joan Blanquerrek (gidoia eta zuzendaritza) eta Ramón Bardés Abellàk (kamera). Argumentu arineko eta salaketa sozial garrantzitsuko “entsegu neorrealista” da, hain zuzen ere. Kamera, haur goseti baten laguntzaz, gerraostean Sabadellera iritsitako emigranteak bizi diren kobazuloen zona batean barrena ibiliko da. Hiriko orduko industria-burgesiako arrakastatsuko kotxe batek tragedia sortuko du filmaren azken minutuetan.

Joan Blanquer i Panadès, Ramón Bardés i Abellà

Joan Blanquer i Panadès (Castellar del Vallès, 1912 – Sabadell, 2002). Lanbidez administraria zen baina zinegilea, gidoilaria eta katalan hizkuntzaren irakaslea ere izan zen. Bartzelonako Otro Cine aldizkariko kolaboratzailea, aldizkari horretan, gainera, amateur filmetarako hainbat gidoi argitaratu zituen eta batzuk sarituak izan ziren; Hizkuntza katalanaren sustatzailea izan zen, eta, horretarako, jarduerak burutu zituen hiriko kultur erakundeetan; hala nola, antzezlan garaikideen irakurketa eszenifikatuak, hitzaldiak, tokiko pertsonaia historikoei buruzko ikerketa, katalana ikasteko ikastaroak, e.a.
Ramon Bardés i Abellà (Bartzelona, 1910 – Sabadell, 1999). Zinemagile zaleaz gain, idazlea, kazetaria, editorea eta katalan hizkuntzaren irakaslea izan zen. Hainbat antzezlanen, narrazio laburren eta honako nobela hauen egilea: Sense esperança (1958); La darrera Primavera (1963); Un de nosaltres: 1936-1939 (1985). Literaturako epaimahai ezberdinetako kidea izan zen, eta, era berean, literaturako lehiaketetako parte-hartzailea. Halaber, Sabadell Liburutegia sortu zuen, tokiko autoreak argitaratzera zuzendutako bilduma.
Laguntzailea:

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.