Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  ekitaldi bereziak  |  la máquina del tiempo ucraniana. naomi uman egindako filmak, 2008tik 2001ra  |  videodiary 2-1-2006 to present (work in progress)
-
VIDEODIARY 2-1-2006 TO PRESENT (work in progress)


Herrialdea: Ukraina
Urtea: 2011
Zuzendaritza: Naomi Uman

Bideoa eguneroko baten antzera sortu zen, zine-zuzendariak berarentzat hartutako oharrak bezala. Ukrainako Uman hirira doazen juduen erromesaldia dokumentatzeko borrokan dabilen bitartean, Naomi Uman konturatuko da bera egiten ari den bidaia aztertu beharrean dagoela. Pieza hori oraindik egiteko prozesuan dago: aldatzen ari den dokumentua da, xehetasun intimoak erakusteaz gain, alaitasun, zalantza eta beldurrezko uneak partekatzen dituena.

Naomi Uman

Naomi Uman dokumental esperimentalaren munduan Leche y Mala leche diptikoarekin sartu zen 1998an, eta zalaparta handia eragin zuen. Mexikoren eta Estatu Batuen arteko mugaren bi aldeetan behien abelazkuntzan ari den familia hispano baten erretratu desatseginak komunitate horiek erretratatzeko moduari buruzko eztabaidak piztu zituen. Hurrengo urtean, Umanek Removed lan zorrotza aurkeztu zuen, eta jabetza zinemaren (eta, ordutik aurrera, manipulazio zinemaren) erreferentziako lana bihurtu zen.
Umanek bizitzako azken lau urteak Ukrainan eman ditu. Hain zuzen ere, zinemagilearen arbasoak bertatik lurralde amesturantz, Amerikarantz, abiatu ziren. Berak alderantzizko bidea egin nahi izan du bizipen horren atal bat berreskuratzeko. Esperientzia hori The Ukranian Time Machine film bilduman jaso du. Zazpi pieza dira guztira, 3 eta 80 minutu bitartekoak, eta azken kate maila, errealizadoreak esperientziak iraun dituen lau urteetan egindako bideo-egunerokoa, Punto de Vista jaialdian aurkeztuko du, oraindik work in progress itxuran. Naomi Uman Punto de Vistaren 2011ko edizioan epaimahaikide izatea ohorea da jaialdirako, eta The Ukranian Time Machine lana osorik aurkeztu ahal izatea, zuzendaria aurrean dela, luxua da ikusleentzat.
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información