Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2016ko edizioa  |  ekitaldi bereziak  |  luis ospina  |  amaia da hasiera
SAIO BEREZIAK - LUIS OSPINA
Amaia da hasiera


Herrialdea: Kolonbia
Urtea: 2015
Iraupena: 208'
Zuzendaritza: Luis Ospina
Gidoia: Luis Ospina
Argazkilaritza: Francisco Medina
Antzezleak: Andrés Caicedo, Carlos Mayolo, Luis Ospina, Patricia Restrepo, Eduardo Carvajal, Sandro Romero, Beatriz Caballero, Lina González, Vicky Hernández, Karen Lamassonne, Ramiro Arbeláez

Ospinaren azken lan luzea susperraldi bikoitz baten lekukotza da, zinegilearena berarena, osasunez larri ibili baitzen bolada batez, eta bere zinema taldearena, Caliko Caliwood izenaz ezaguna zen taldearena, alegia: lagun zinemazale porrokatu batzuk elkartu, eta dagoeneko Kolonbiako zinemaren historiaren parte diren zenbait lan zinematografiko ekoiztea lortu zuten. Eta 70eko eta 80ko hamarkadetako mugimendu zoroaren eta kaos historikoaren erdian egin zuten gainera. Ez da oso ohikoa pelikula bateko zuzendaria ikustea ospitale bateko ohetik bere zinemagintzaz mintzo. Punto de Vista Jaialdiak Espainian estreinatuko du lan hau Torontoko edo Yamagatako jaialdietatik arrakasta handiz pasatu ondoren.
 

Luis Ospina

USCn eta UCLAn ikasi zuen zinemagintza. Caliko zineklubeko zuzendarietako bat izan zen 1972tik 1976ra; Ojo al Cine aldizkarikoa 1974tik 1977ra; eta Arte Modernoko Museoaren La Tertulia Zinematekakoa ere, Calin, 1986an. Fikziozko bi pelikula luze egin ditu —Pura sangre (1982) eta Soplo de vida (1999)— eta zortzi dokumental luze filmatu ditu, besteak beste Andrés Caicedo: unos pocos buenos amigos (1986), Nuestra película (1993), La desazón suprema: retrato incesante de Fernando Vallejo (2003), Un tigre de papel (2007) eta Todo comenzó por el fin (2015). Horrekin batera, hogei bat pelikula labur zuzendu ditu, Oiga vea (1972) eta Agarrando pueblo (1977) adibidez, Carlos Mayolo zuzendari eta Ojo al Cine, Kinetoscopio, El Malpensante, Número eta Cinemateca argitalpenetako zinema kritikaria ondoan zuela.
Zinema klaseak eman ditu unibertsitate hauetan: Universidad del Valle, la Universidad Javeriana eta Universidad de Los Andes. Eta liburu hauen egilea ere bada: Palabras al viento, Mis sobras completas (2007), zinemari buruz idatzitakoen bilduma; eta Andrés Caicedo: cartas de un cinéfilo (2007) liburuxkena. 2009az geroztik Caliko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Andrés Caicedo: morir y dejar obra (2012) erakusketaren komisarioa izan da.

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información