KODA. AMAITZEKO GALA |
---|
Herrialdea: Belgika
Urtea: 2015
Iraupena: 40'
Zuzendaritza: Thierry Knauff
Naturaren mirari berri bat ikusteko pribilegio handia eskaintzen digun amaierako denbora: une bat baino irauten ez duen bizitza hauskorreko milioika tximeleten loratze ederra Tisza ibaiko –Danubioren ibaiadarra– uren gainean flotatzen duten bitartean. Vita brevis une iragankor horren olerkia da, bizitzaren dantza arin eta iheskorrari deia Thierry Knauff belgikarraren kamera-sareaz harrapatutako intsektu horien bizitzaren bitartez. Bitxia badirudi ere, ephemeroptera humanitateko hegodun intsektu-espezierik zaharrena da. Denborari eskainitako zikloari amaiera emateko film bikaina, bere paradoxa handienetarikoa ospatuz: betierekoaren hauskortasuna.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información