1974ko azaroan, Santiagoko ikastetxe txiki bateko zuzendaria, emakumezkoa, bahitu eta atxiloketa zentro batera eraman zuten Txileko Estatuko agente batzuek. MIR-Movimiento de Izquierda Revolucionaria (Ezkerreko Mugimendu Iraultzailea) taldeko kide izatea leporatu zioten.
Gertatutakoa kontatzean, zentro klandestino batean emandako denbora gogoratu baino gehiago, halako bizipen bat kontatzeko ezintasuna adierazten du.
Carolina Astudillo Muñoz
Carolina Astudillo (Txileko Santiago, 1975) kazetaria eta zinegilea da, eta Bartzelonan bizi da. Txileko Unibertsitate Katolikoko zine ikasketetako diplomaduna da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Dokumental Sorkuntzaren arloko Masterra du. Carolinak ikerketa historikoan, dokumentalak sortzen eta idazkuntzan bete du bere lana,emakumeak eta memoria historikoa erreferentzia puntutzat hartuta. Irakaskuntzaren arloan, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu dokumentalgintzaz, zinemaren teoriaz eta found footag-ez Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Universidad Chileno Británico de Cultura, La Casa del Cine eta Bartzelonako Escola de Cineman. Bere dokumentalek sariak jaso dituzte zine jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan: De monstruos y faldas (2008), Lo indecible (2012) eta El deseo de la civilización: Notas para El gran vuelo (2014). Bere lehenbiziko lana, El gran vuelo (2014), jaialdi eta erakusketa askotan proiektatu da, eta sari ugari jaso ditu, esate baterako zilarrezko biznaga Malagako Jaialdian, Dokumental Onenari. Gaur egun El Descaro pelikula luzearen postprodukzioan eta Artemisia filmaren gidoaia lantzen ari da.