Valentzia, 1968. urtean baita ere. Gidoia Eduardo Hervas poetarekin batera egin zuen. Irudiak konexiorik gabe eta asaldatuta agertu arren, dagoeneko irudi iraunkor batzuk ikus daitezke Maenzaren zineman: ibiltari eta oinezko anonimoen hiriko irudiak kanpoaldean, happening arma bezala eta mise- en-scène; beti agertuko da idatzitako hitza pankarta edo arbeletan, eta, guz- tiaren amaieran, askatzaileen orgia-bilera itxitako espazioan. Koltxoia eta arbela iraultzarako oinarrizko tresnak dira, bata gorputza askatzeko eta bestea masak askatzeko. Eztabaidan jarriko dira Che, Godard, zinema bera, zuzenean hiru ahotsera eta musikaz lagunduta irakurtzeko gordeko den testu batean.