Maenza definitzeko sei hitz, berak oso garai goiztiarrean (Maenza-k garai berantiarra izan bazuen, behintzat) erabiliak. Carles Candela zinemagile Valentziarrak primizian eskaintzen digun deskribapen filmiko interesgarri hau sei hitz horiekin hasten du. Dokumentala, zentzu guztietan, errebelazio bat da. Fisikoena, argazki-laborategiko azpiletan errebelatzen den Maenza-ren aurpegi berria ikusten baitugu, nolabait esateko, positiborantz irtenez. Era berean, azken egunetako Maenza-ren errebelazioa ere bada, gizatiarra eta pertsona, artista hurbilgaitza gainetik kentzen zuena, mutil jatorra, batez ere, izenburukoa. Guztia Oswaldo Muñoz edo Vicente Molina Foix gisa ezagutu zutenen ezin ordainduzko lekukotzen bitartez ikusia, eta bilaketen, baztertzeen eta meta zinema bikainen uneekin, filmoteketan eta estudioetan, galdutako edo hondatutako materiala berreskuratuz, kantoiak berriro errebelatuz, negatiboa mobiolan geldituz “hori, hori da Maenza” adierazteko.