Soinu industrialak kantu tradizional indigenekin nahasturik; hori da munduaren amaierako bidaia oniriko honetan lantzen den alderdietako bat zuzendari argentinarren eskutik, horien artean, Federico Molentino eta Juan Manuel Ferraro. Irudiek parez parekoen bilaketarekin ere jolasten dute: selk´nam komunitatearen zuri-beltzeko artxibo bat proiektatuko da magikoki aurrerapenaren espazio berrietan. Guztia bizi izan ziren lurralde sakratuan gertatzen da. Horrela, arkudun ehiztariak eta belagileak “filmikoki” edukiontziekin, argi-dorreekin eta hiriko paisaiekin elkarbiziko dira galdutako geografia batean.