Finlandiako lantegi bat Txinan birkokatzea da artista bikote honek film labur baten bidez erreakzionatzea eragin duen agertokia; begiratu batezko soiltasunean adimena eta salaketa sakona ezkutatzen ditu. Europan hutsik geratu ziren lekuak ikusten ditugu. Txinatik lekualdatze horren arrazoiak zein izan diren dioten ahotsak entzuten ditugu. Bereizte horretan dago gakoa: eskulan merkea, lan-baldintza gogorragoak eta hutsik geratzen den agertokia; bi munduren arteko zubia finkatzen du, gizakia bertatik igarotzen da bere handinahiarekin, aurrerapenarekin eta beste zorakeria batzuekin.