Duela 10 urte egin zen Guipúzcoa (1980) bere filmaren berredizioa zela eta. Lekukotza gisako azalpen txiki honek omenduaren irudia azaltzen digu eta dokumentu bakar eta argitaratu gabean finkatzen. Pío Caro Barojak, elkarrizketa luze batean, filmaketetan izandako ibilerak (filmaketarako ekipo pisutsua muinorik malkartsuenean gora astoen bizkarrean igo behar izaten zireneko urteak), bere emozioak eta bizipenak eta kameraren atzean bere etnografo lanak argitzen ditu. Beran, Pio zinemagilea da, Itzea etxetzarrean erretratatua, maitekorra eta onbera, gorputz eta arima lan horretan aritu zena.