Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2016ko edizioa  |  ekitaldi bereziak  |  pio caro barojari omenaldia  |  navarra cuatro estaciones: invierno / negua
NAFARROA 4 URTAROAK, PÍO CARO BAROJARI OMENALDIA
Navarra Cuatro Estaciones: Invierno / Negua


Urtea: 1971
Iraupena: 39'
Zuzendaritza: Pío Caro Baroja

Zenbatek ezagutzen dute Urdiaingo tradizioa? Sakanaren sakonean uzkurturiko herri horretan, bertako lau gaztek herriko elizako kanpaiek hamabiak direla adierazten dutenean herriko plazako lau hodiko iturritik jariatzen den urteko lehenengo urak euren pitxerretan jasotzen dituzte eta zezena atzetik jarraika balute bezala korrika joaten dira herriko agintariei ur hori edateko ematera. Hau bezain ezagunak ez diren altxor etnografikoak eta horiekin batera abesten diren kantu ederrak Invierno (negua) izeneko kapituluan erregistratzen dira, Barojatarrek gure Komunitateari eta errituzko paisaiari urtaroz urtaro eskaintzen diotena. Kasu honetan, hotzaren desfileak joaldunekin eta zanpantzarrekin jarraitzen du Iturenen eta Zubietan, Lesakako Olentzerorekin eta zintzarrien artisauekin Malerrekan eta Luzaideko eskalapoiekin. Urtaro nagusia, inolako zalantzarik gabe, elurrarena eta inauteriena; denbora gehien honi eskaini zioten, bereziki, Lantzeko inauteriari, Pío Caro Barojak oso maitea zuena, zinematografikoki frogatu zuena plano jolasti eta subjektiboekin, Miel Otxin alprojaren begirada eta dantza jasoz amaierako txondorreko sugarretan erreta hil aurretik. 

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información