Nuestro siglo

Año1982 Iraupena50 min. HelbideaArtavazd Pelechian

“Nuestro Siglo guri buruzko filma da, niri buruzkoa, borrokatzen dudan horri bu-ruzkoa, guztiok, gutako bakoitza, gizateria osoa ahalegintzen garen horri buruz-koa. Eta gora egiteko, zabaltzeko desio hori, hitzez hitz esanda, kosmonauten-gan irudikatua dago" diosku bere filmik luzeenetakoari eta, inolako zalantzarik gabe, bertikalenari buruz Pelechian berak, bere film guztietarako berak defen-datzen duen definizio geometrikoa. Bere Konec/End filmeko traza lerroa bazen eta Vychod/ Life filmean zirkulua bada, hemen, bien gorespenean gaude: suziri espaziala zirkulu baterantz, ilargirantz, doan lerroa baino ez da. Eta horixe da film hau: mende baten ospakizuna, grabitatea desafiatzen duen mendearena. Zuzendari armeniarraren distantziara egindako muntaiak estasia betetzen du helizeen eta hegoen festa horretan, non, biplanoak, zeppelinak, paraxutistak eta hegazkinlariak, jende-taldeak eta paseo arranditsuak behin eta berriz agertzen diren konfeti-zaparraden artean filmak, espazioranzko korrikaldi horretan, aurrera egiten duen bitartean. Ez da faltako gizakiak airean duen handinahiaren B alderdia: bonbardaketa airetik eta aireistripuaren antologia, ezbeharrak bezain handiak izan ziren ametsen mende baten laburpen leiala. Hori guztia talka poetikoak markatzen dituen muntaia musikalak areagotuta. Pelechian da klimax filmikoan, zeruko gangan zintzilikatutako gizon baten betikara batean laburbildua. Eta, Pelechian, bere ohiko isiltasunean, non, hitz bakarra jaurtiketaren atzerako kontaketa egiten duena den eta, non, ihes egiteko arte magistralak agur esateko filmik onena eskaintzen digun.

Artavazd Pelechian

Artavazd Peleshian

Entsegu zinematografikoen zuzendari armeniarra, zinemaren historiaren dokumentalista eta teoriko zinematografikoa, Artavazd Peleshian, sobietar dokumentalista nagusienetako bat da. Fikzioaren eta dokumentalarena arteko mugak ezabatu zituen, biak benetako batasun poetiko gisa konbinatuz. “Ur-runeko muntaia” defendatu zuen, sakontasun-pertzepzioa hurbilekoenarekin konbinatzeak ezaugarritzen duena. Lan laburrak filmatzeagatik ezaguna, ia beti zuribeltzean; bere obratan soinuak funtsezko zeregina betetzen du, irudiaren maila berean. Besteak beste, honako film hauen egilea da: The Beginning (1967), We (1967), Inhabitant (1970), The Seasons of the Year (1975), The AutumnPastoral (1971), Life (1993) edo The End (1994). Lan teoriko multzo baten egilea ere bada, horien artean, Moyo Kino.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.