B-52

Año1998 Iraupena104 min. HelbideaHartmut Bitomsky

Hegaldiari buruzko gure programa oraingoan Nafarroako Filmotekara eramango dugu, abiazioaren B aurpegia erakusteko asmoarekin: zeruan airez goza daiteke, distantziak konektatzeko ametsa bete, hegaztia bezala sentitu,… baina domeinu hori baita ere erabil daiteke gerrarako, espioitzarako eta gizakiak altueretatik garatzen dituen beste txarkerietarako. Alemaniako Harmut Bitomsky dokumentalista handiak 90ko hamarkadaren amaierako film honetan aireko munstro horietako baten erretratu sinesgarria egin zuen, B52 bonbaketari mitikoarena, gure mendean iparramerikarrek zeruan hartutako jabetzaren erretratua. Estilo bereziarekin, Bremengo zuzendaria ez da airean geratuko, baizik eta lurrean ere kontra-eremua bilatuko du. Bitomsky-k ahotsa jartzen dio Estatu Batuetako pilotuari, hots, berak bakarrik 2.250 tona lehergailu bota zituenari, eta, jarraian, suntsitutako etxean emaztea bitan zatituta aurkitu zuen vietnamdarrari elkarrizketa egiten dio. Hegazkinaren kutxa beltza erabat txikituta geratuko da, Palomarestik (gugandik ez hain urrunetik) Vietnamera, Kosovora eta Irakera bitarte, hegazkin historikoa urpeko tresna moduan edo aldare baterako zutabe bilakatutako arte-pieza bezala birziklatzen den txatar bihurtuaz. Filma Berlinen estreinatu zen 2001. urtean, eta dokumental bat nola pilotatu behar den erakusten du. Harmut Bitomsky zuzendaria bera bertan izango da eztabaidan parte hartzeko. Zinemako saiogilea da, 40 dokumentalen egilea eta hamarkada batean Filmkritik aldizkari ospetsuaren editorea.

35MM.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.