Une histoire de vent

Año1988 Iraupena80 min. HelbideaJoris Ivens, Marceline Loridan

Pelikula honetan aulki bat agertzen da zerumugan, nekatuta dagoen zinemagilea esertzeko aulkia, azken ametsa bete dezan: haizea harrapatzea. Ez du axola nongo basamortutan edo Asia galduko zein puntutan jarriko den aulkia; izan ere, akiturik dagoen zinemagilea hara helduko da beti egin duena egiteko; hau da, itxarotea. Eta horri buruzko pelikula ere bada: haizearen puntualtasun ezari buruzkoa. Ivens maisuaren arabera, zinema ikusezina harrapatzean datza  –euriarekin egin zituen praktikak 1929. urtean-, eta zinemagilea ahalegintzen da haizearekin duen hitzordura egunero joaten, beste aldea beti atzeratzen den arren. 90 urterekin eta jadanik betetako karrera bikainarekin, Joris Ivens-ek bere beteranotasun osoa erakusten du azken opari honetan. Haizearen bila, poetikaren motxila bidean ateratako kondaira guztiekin betetzen du: kometen erakusketa, aireak ufako basatiarekin sortzen duen maskara, haize guztiak gordetzen dituen kutxa. Azken finean, Holandako zuzendariak hil aurretik utzitako kantua da, arintasunari egina Marceline Loridan emaztearekin eta zinemagilearekin batera, Baionako Michel Portal klarinete-jotzailearen aire-notek maisuki lagunduta. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.