Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2017ko edizioa  |  ikastaroa, tailerrak, kontzertuak  |  ikastaroak eta tailerrak  |  kontzertuak
KONTZERTUAK
Kontzertuak


SHERPA

Martxoak 6, astelehena. 22:00. Katakrak

José Luis Campuzano, Sherpa bezala gehiago ezagutzen dena, ibilbide luzeko eta ospe handiko musikaria da. Abeslaria, baxu-jotzailea eta konpositorea, Barón Rojo rock-talde mistikoaren baterako sortzailea, baxu-jotzailea eta kantaria izateagatik ezagutzen da; hau da, hainbat lehen zenbaki lortu zituen bandarena, sariez, urrezko eta platinozko diskoez eta nazioarteko oihartzunaz gain. 

Sherpa Madrilgo Musika Kontserbatorioan trebatu zen, musikan oso gaztetatik jada hasita bazegoen ere bakarlari gisa, Módulos bezalako taldeak osatuaz. Artisa polifazetikoa da. Haren konposizioak, rockaz kanpo, honako hauek bezalako abeslari hain ezberdinek abestu dituzte: Luz Casal, Paulina Rubio, Paloma San Basilio, María Vidal, El Fary, Agustín Pantoja,… Sherpak abeslari eta frontman lanak bateratzen ditu musika-produkzioarekin; izan ere, Coyote Dax taldearentzat lan egiten du edo musika sinfonikoa moldatzen du Asturiasko Komunitateko himnorako. Halaber, antzezlanetarako musika-konpositorea  da eta pintorea eta eskultorea ere bai. 

KOKOSHCA

Martxoak 7, asteartea. 22:00. Katakrak

Kokoshca taldearen gune nagusia eta betikoa Iñaki Lópezek eta Amaia Tirapuk osatzen dute 2007az geroztik, nahiz eta egun Álex López baterian eta Íñigo Andión baxuan haiekin izan. Geroztik, taldearen muina ez da aldatu: zentzu eskizofrenikoa Amaiaren ahots gozoaren eta Iñakiren gitarra distortsionatuen eta ahots ilunen artean. Popa, rocka edo punka nahastuta. 2008. urtean, Unete a Kokoshca (BYP) albumarekin estreinatu ziren, eta, ondoren, honako lan hauek etorri ziren: La fuerza (ByP, 2010) –horren single homonimoa belaunaldien arteko himno bilakatu zen berehala jarraitzaile askorentzat–, Y Vienen Cromos en el Pegamento (NLR, 2010), Gernika (Kafea Arrastroak, 2011), La fuerza 7 (Elefant Records, 2012), Kokoshca /Microcosmos (Discos Walden, 2012), Hay una luz (Ayo Silver, 2013) eta Algo real (Sonido Muchacho, 2016) berria. The Velvet Underground edo Suicide  bezalako banden eraginpean, El Drogas edo Luis de Espanto bezalako artistekin lan egin dute, eta La Polla Records edo Los Panchos bezalako taldeen bertsio berriak egin dituzte. 

GARI

Martxoak 8, asteazkena. 22:00. Katakrak

Iñaki Igon Garitaonandia, Gari bezala gehiago ezagutzen dena, XX. mendeko laurogeiko hamarkadaz geroztik jardunean ari den musikaria da. Hertzainak banda mitikokoa izan zen musika karrera bakarka egiten jarraitu aurretik. Estutu (Elkar) izeneko zazpigarren lan diskografikoa argitaratu berri du, heldutasun-diskoa, bandaren formatua berreskuratuaz Maldanbera taldearekin batera. Pop garaikideko eta soinu malenkoniatsuko albuma aurreko Ez da amaiera-tik hiru urtera iritsi da. Garik artista nabarmen bezain askotarikoekin egin du lan; hala nola, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Iñigo Astiz, Patti Smith edo Aitor Oñederra.

CABEZAFUEGO

Martxoak 9, osteguna. 22:00. Katakrak

Iñigo Garcés –artistikoki Cabezafuego bezala ezagutzen dena–, musikari egonezina eta instrumentu anitz jotzen dituena da –baxua, akordeoia, perkusioa, teklatua, gitarra–, eta honako hauek bezalako bandetako kide izan da: Mermaid, Basque Country Pharaons, Jugos Lixiviados, Royal Canal, Black Lagun, Separatistas, Half Foot Outside, Atom Rhumba edo Bizardunak.

2013. urtean, bakarkako proiektuari heldu zion Cabezafuego ezizena hartuaz, eta 2014an debutatu zuen Camina Conmigo (Folc) lanarekin; lan horretan, maila honetako musikariak aritu ziren berarekin: Joseba Irazoki, Germán Carrascosa, Nacho Beltrán, Felix Buff eta Chechu Brainloster. Orduan, pop-folk psikodeliko eta surrealistako kantautore bideari ekingo dio, eta Somos Droga diskoa (Color Hits/Autsider Comics, 2017) etorriko da.


AMORANTE

Martxoak 10, ostirala. 21:30. Baluarte

Amorante Iban Urizarren proiektu pertsonala da. Formazio klasikoko musikariak bi hamarkadako ibilbidea du, eta Euskal Herriko musika esperimentalaren eta inprobisazioaren eszenarekin lotzen da Bizarra edo Mengele Quartet bezalako proiektuetan. Soinu-bandak osatu ditu dokumental, film labur eta spotetarako, eta, egun, bakarkako proiektua garatzen ari da, musika tradizionala eta herri-musika batuaz esperimentazioarekin eta inprobisazioarekin, baina adierazteko ibilgailu gisa abestiaren gaineko kontzeptua alde batera utzi gabe. 

Amorante lanean, honako tresna hauek erabiltzen ditu: Espainiako gitarra, ukelelea, korneta, monotroia edo harmoniuma. Brueghel edo Bosco bezalako pintoreek margotutako errealitateetatik gertu dagoen kostunbrismoa jorratzen du letretan. Lehen grabazioan izaera tradizionaleko bost abesti daude, soinuaren tratamenduan esperimentalak badira ere. 

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información