TOPAKETAK 72, IRUÑA

Año1972 Iraupena51 min. HelbideaJosé Antonio Sistiaga

1972ko uda hasieran, “Iruñeko Topaketak” antolatu ziren, hau da; gure herrialdean antolatutako nazioarteko aban- goardiako jaialdirik zabalena eta garrantzitsuena. Artea bizitzan disolbatzeko ideian murgilduta, topaketa hauek euren izaera iragankorra bereganatu zuten eta diktaduraren azkeneko urteetan ezarritako hurrenkera iraultzeko aukeratzat jo ziren. Juan Huateren diru-laguntzarekin burutu ziren, hots, eraikitzailea, mezena eta X Films zine esperimentaleko ekoizpen etxeko fundatzailea. José Antonio Sistiaga artistak filmatu zituen 16 mm-ko kamera batekin.

José Antonio Sistiaga

José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) euskal arte garai- kidearen izen nagusienetariko bat da. 1965ean, Jorge Oteiza, Eduar- do Chillida eta Néstor Basterretxea bezalako artistekin batera, GAUR abangoardiako taldea sortu zuen. Sistiagaren pintura zinematografiko lanak 1968an hasi ziren De la luna a Euskadi laburmetraiarekin eta bi urtez beranduago jarraitu zuten Ere erera baleibu izik subua arua- ren luzemetraia esperimentaleko ekoizpenarekin, zuzeneko zinearen teknikarekin eta soinu laguntzarik gabe egina.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.