«Antzerkia sexuari buruz da»; antzerki Ontologiko-Histerikoaren aita Richard Foremanen aburuz, bederen. The Ontological Cowboy filmak antzerki abangoardistaren «ageriko patu»-ari buruzko Foremanen inbokazioa dokumentatzen du, King Cowboy Rufus San Juan Hillen barna paseatzen hasperen egin eta zapiari eragiten ari zaiola. Foremanek bere burua interpretatzen du, eta antzezleek haren kezkak adierazten dituzte.