PAISAIA |
---|
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Iraupena: 15'
Zuzendaritza: Maider Fernández
Gloria, 82 urteko gure amonak nire lehengusina Maria hartu du etxean aldi baterako. Alargun geratu zen Gloria orain dela 16 urte. Oso katolikoa da, eta ez du inoiz sexuari edo maitasunari buruz hitz egin ezein seniderekin, are gutxiago biloba txikiarekin.
Maider Fernández
Maider Fernández Iriarte (Donostia, 1988) zinegilea eta hezitzailea da. Egun, Las letras de Jordi lehen film luzea bukatzen ari da, Donostiako Jaialdiaren Ikusmira Berriak saria irabazi zuena (2017). Horrez gain, tutoretzak daramatza UABeko Sormenezko Dokumentala masterrean, eta Cinema en curs-en, MACBArako Videorrabaleras proiektuan eta Todas las ciudades tailerrean parte hartzen ari da (Aitor Gametxorekin egiten ari da tailerra, Punto de Vistarako). Pompeu Fabrako (Bartzelona) Sormenezko Dokumentala masterra ere ikasi zuen. Halaber, CICC Tabakalerako bitartekotza-departamentuan lan egin zuen. Las chicas de Pasaik kolektiboko kidea izan da, zeinaren lanak jaialdi ugaritan aitortu eta erakutsi baitituzte.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información