AGARRANDO PUEBLO

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.
Año1977 Iraupena28 min. HelbideaLuis Ospina, Carlos Mayolo GidoiaLuis Ospina, Carlos Mayolo ArgazkilaritzaFernando Vélez, Enrique Forero, Oswaldo López, Eduardo Carvajal y Jacques Marchal MuntaketaLuis Ospina Produkzioa Carlos Mayolo, Luis Ospina
“Idatzizko zinema kritika ez zen nahikoa eta Mayolo eta biok kritika zineman bertan egitea erabaki genuen.Horregatik egin genuen Agarrando pueblo, gure inguruan eta hirugarren munduan zabaltzen ari zen pornomiseriari erantzuteko.Hirugarren munduko zinemaren zopan tu egitea bezala izan zen, horregatik kritikatu eta baztertu gintuzten Europako eta Latinoamerikako jaialdietan, kontzientzia txarra lasaitzeko miseria latan kontsumitzen ohituta baitzeuden”.Agarrando pueblo pelikulan (Kolonbian esapide horrek “jendea limurtzea” esan nahi du) Caliko kaleetan pobrezia bila dabiltzan dokumentalista batzuen ibilbidea agertzen da; dokumentalista horiek egia manipulatzen dute, lotsarik gabe, nahi dituzten irudiak lortzeko.Zinema ageri da zinemaren barruan. Banpirismoa salatu zuten, bete-betean, fikzio moduan kontatutako errealitate batean, eta 70. hamarkadako Latinoamerikako (eta Latinoamerikari buruzko) dokumentalen diskurtso oportunista kritikatu zuten.

Luis Ospina, Carlos Mayolo

Luis Ospina. Ospina Calin (Kolonbia) jaio zen 1949an eta zinema ikasketak egin zituen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean (USC) eta Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA).Caliko Zine Klubeko zuzendarikide eta Ojo al cine aldizkariko sortzaileetako bat da.Egin ditu bi film luze (Pura sangre 1982an eta Soplo de vida 1999an), hamar film labur eta 30 dokumental baino gehiago, besteak beste: Andrés Caicedo:unos pocos buenos amigos (1986), La desazón suprema:retrato incesante de Fernando Vallejo (2003) eta Un tigre de papel (2007).Nazioarteko jaialdi hauetan jaso ditu sariak: Oberhausen, Biarritz, La Habana, Sitges, Bilbo, Huesca, Cadiz, Lille, Lima, Caracas eta Toulouse.Eman dizkiote, baita ere, Manuel Murillo Toro Komunikazioen Merituaren Domina (1986), Caliko Nazioarteko Arte Jaialdiko Zinemako Kultura Merituaren Domina (2001) eta, Kolonbiako Kultura Ministerioaren eskutik, Kultura Sorkuntza eta Gestioaren aintzatespena (2002).Zinemako bere idazkiak Palabras al viento, Mis sobras completas (2007) liburuan jaso ditu. Gaur egun Caliko Nazioarteko Zinemaldiko arte zuzendaria da.

 

Carlos Mayolo. Carlos Mayolo Kolonbiako zinemaren berritzaile handienetako bat izan zen. Mayolo zuzendaria, gidoigilea, argazkilaria, telebista serieen errealizadorea eta zinemako aktorea da.Kolonbiako Zinemaren Astean, 2006an, Sari Nazionala eman zioten, bi hamarkada baino gehiagoan zineman aritzeagatik, daukan talentuagatik eta berritzaile izateagatik.70. hamarkadan Caliko taldeko kide izan zen, Luis Ospina eta Andres Caicedorekin batera; talde horrek sortu zituen Caliko Zine Kluba eta Ojo al cine aldizkaria. Bere lanik nabarmenenak dira La hamaca, Agarrando pueblo, La mansión de Araucaima, Carne de tu carne, eta Azúcar seriea (serie horrekin 17 Simon Bolivar sari irabazi zituen).Mayolo 2007an hil zen Bogotan, bihotzekoak jota.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.