DAUGHTER RITE

Año1979 Iraupena53 min. HelbideaMichelle Citron
Dokumentalean bi ahizpen arteko sekuentzia goxoak eta etxeko irudiak agertu ditu egileak. Kontrapuntu gisa, kontalariak amaren eta alaben arteko tirabirak islatzen dituen gutunak irakurtzen ditu. Hiru alderdi horiek bat egiten dute, sexu indarkeria eremu pribatuan uzten zuten isilaldi konplizeak salatzeko. Dokumental feminista klasiko honetan, filmetako estrategiak (dokumentala eta etxeko pelikulak) modu kritikoan eta hausnartuz baliatzen ditu egileak, zalantzan jartzeko familia giroari tradizioz egokitu zaion apaltasuna. Era horretan, pelikulak dokumentalen, familien eta familia horien oroitzapenak gordetzen dituzten filmen egiaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Zinemaldiak
Berlin
International Film Festival 1980
The Milky Way, European Festival of Women's Culture, Amsterdam 1979
Edinburgh
International Film Festival 1979

Michelle Citron

Michelle Citronek hainbat formatu landu ditu; CD-ROMean egin ditu, adibidez, As American As Apple Pie, Cocktails and Appetizers eta Mixed Greens; eta pelikula moduan What You Take for Granted eta Daughter Rite.Bere lanak ikusgai jarri dituzte, esaterako, MoMAn eta Whitney Museum, Kennedy Center eta American Film Institute erakundeetan; baita Londres, Berlin eta Edinburgoko jaialdietan ere.Bere pelikulak, gainera, hainbat kultur erakunderen 200 bilduma iraunkor baino gehiagotan daude.
Filmagintza hautatua
Daughter Rite (1979)
What You Take for Granted (1983)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.