Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  sail ofiziala  |  filmak  |  make it new john
LUZEMETRAIAK
MAKE IT NEW JOHN


Herrialdea: Britainia Handia
Urtea: 2009
Iraupena: 55'
Zuzendaritza: Duncan Campbell
Muntaketa: Duncan Campbell

Estreinaldia Espainian

Regreso al futuro-ren biografia debekatua izan daiteke. DeLorean-en ezkutuko aurpegia, denboran bidaiatzeko gai zena. Edota, era berean, izan daiteke kapitalismo modernoaren krisiaren biografia apokrifoa. John DeLorean Errumaniako etorkin eta General Motors enpresako ingeniari arrakastatsuaren semea zen, eta auto deportibo iraultzailea eraikitzeko ametsa abian jarri zuen. Britainiako Gobernuaren laguntzarekin, lantegia ireki zuen Belfasten, baina handik urte gutxira itxi egin zuen. Ondorioz, ustelkeria-aztarna, susmoak, FBIk egindako atxiloketak, 2.000 langile kalean eta ekoiztutako eta gaizki saldutako ia 9.000 ibilgailu utzi zituen. Artxibo dokumentalak eta birsorkuntza 16mm-tan konbinatuta, Campbell-ek lan-alienazioaren, krisi ekonomikoaren eta deriba dokumentalen maisuzko erretratua egingo du.
Sariak
International Competition Prize, Courtisane
.
Zinemaldiak
Rotterdam; Courtisane, Gent; Indielisboa; Onion City Experimental Film and Video Festival, Chicago; London Film Festival.

Duncan Campbell

Duncan Campbell-en (Dublín, 1972) lana pelikula dokumentalek eta bideoinstalazioek osatzen dute funtsean. Edukia dokumental formatuan eraikitzearekin eta antzezpenen etikekin interesatuta, artxiboko eta metraje berriko irudiak nahastuko ditu lanetan, etengabe narratiba berriak sortuaz. Campbell-en obrak honako erakusketa hauetan ikus ahal izan dira: Coloniako Galerie Luis Campaa; S1 Artspace, Sheffield-en, Erresuma Batua; Tate Britain; Manifesta 5 European Biennial of Contemporary Art, Donostian, eta San Franciscoko TART Contemporary. 2008. urtean, Campbell-ek Baloise Art Prize eta Paul Hamlyn Foundation Award for Artists jaso zituen. Gaur egun, Glasgown bizi da, eta han lan egiten du lan.
Filmagintza
Make It New John
(2009)
Bernadeette (2008)
O Joan, No… (2006)
Falls Burns Malone Fiddles (2004)
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información