VRINDAVANA

Año2010 Iraupena90 min. HelbideaErnesto Baca GidoiaErnesto Baca ArgazkilaritzaLeonardo Val MuntaketaEduardo López López Produkzioa Constanza Sanz Palacios Web-orriahttp://www.vrindavanalapelicula.com/

Nazioarteko estreinaldia

Vrindavana izena du India iparraldeko herrixka txiki batek. Baina Vrindavana kontzientzia-egoera, maitasun eta senidetasun dimentsioa ere bada. Ikusmen eta soinu narratiba baino gehiagorik gabe, Ernesto Bacak bidaia sortuko du, fisikoa eta ukigaia baino gehiago sentsoriala eta espirituala dena: pelikula kontzientzia-egoera moduan, irudiak ezezagunerako ate gisa eta soinua beste espaziorako zubia bezala.
Zinemaldiak
Bafici 2010

Ernesto Baca

Ernesto Baca. Florencio Varelan, Buenos Airesko probintzian jaio zen 1969. urtean, 1997. urtean, Zine eta Bideo Errealizazio karrera amaituko du CIEVYC-ean. Zine-zuzendaria da eta irakasle gisa lan egingo du Argentinako hainbat Unibertsitatetan. Ernesto Bacak film luze esperimentalak, fikziokoak eta dokumentalak filmatu ditu eta tokiko nahiz nazioarteko onarpenak jaso. Cabeza de palo (2002) film luzeak BAFICI, Locarno eta Bartzelonako Alternativa bezalako jaialdi askotan hartu du parte. 2005. urtean, Samoa film esperimentala amaitu zuen, Buenos Airesko Kultura Fondoaren irabazlea. Halaber, “Nuevo Cine Argentino” erakusketako zine esperimentalaren ataleko komisarioa izan zen Amsterdamgo Rialto zinean eta epailea Nyongo Jaialdiko Regards Neuf atalean (Vision du Reel). 2007an Semen bideoinstalazioa aurkeztu zuen Mar del Platako Jaialdian. Música para astronautas pelikulak, Super 8mm-tan osorik filmatuak, 2010eko Punto de Vista jaialdian hartu zuen parte.
Filmagintza
Vrindavana
 (2010)
El Sirviente 
(2009)
Música para Astronautas
(2008)
Samoa
 (2005)
Cabeza de Palo 
(2002)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.