Amaia da hasiera

Año2015 Iraupena208 min. HelbideaLuis Ospina GidoiaLuis Ospina ArgazkilaritzaFrancisco Medina AntzezleakAndrés Caicedo, Carlos Mayolo, Luis Ospina, Patricia Restrepo, Eduardo Carvajal, Sandro Romero, Beatriz Caballero, Lina González, Vicky Hernández, Karen Lamassonne, Ramiro Arbeláez

Ospinaren azken lan luzea susperraldi bikoitz baten lekukotza da, zinegilearena berarena, osasunez larri ibili baitzen bolada batez, eta bere zinema taldearena, Caliko Caliwood izenaz ezaguna zen taldearena, alegia: lagun zinemazale porrokatu batzuk elkartu, eta dagoeneko Kolonbiako zinemaren historiaren parte diren zenbait lan zinematografiko ekoiztea lortu zuten. Eta 70eko eta 80ko hamarkadetako mugimendu zoroaren eta kaos historikoaren erdian egin zuten gainera. Ez da oso ohikoa pelikula bateko zuzendaria ikustea ospitale bateko ohetik bere zinemagintzaz mintzo. Punto de Vista Jaialdiak Espainian estreinatuko du lan hau Torontoko edo Yamagatako jaialdietatik arrakasta handiz pasatu ondoren.
 

Luis Ospina

USCn eta UCLAn ikasi zuen zinemagintza. Caliko zineklubeko zuzendarietako bat izan zen 1972tik 1976ra; Ojo al Cine aldizkarikoa 1974tik 1977ra; eta Arte Modernoko Museoaren La Tertulia Zinematekakoa ere, Calin, 1986an. Fikziozko bi pelikula luze egin ditu —Pura sangre (1982) eta Soplo de vida (1999)— eta zortzi dokumental luze filmatu ditu, besteak beste Andrés Caicedo: unos pocos buenos amigos (1986), Nuestra película (1993), La desazón suprema: retrato incesante de Fernando Vallejo (2003), Un tigre de papel (2007) eta Todo comenzó por el fin (2015). Horrekin batera, hogei bat pelikula labur zuzendu ditu, Oiga vea (1972) eta Agarrando pueblo (1977) adibidez, Carlos Mayolo zuzendari eta Ojo al Cine, Kinetoscopio, El Malpensante, Número eta Cinemateca argitalpenetako zinema kritikaria ondoan zuela.
Zinema klaseak eman ditu unibertsitate hauetan: Universidad del Valle, la Universidad Javeriana eta Universidad de Los Andes. Eta liburu hauen egilea ere bada: Palabras al viento, Mis sobras completas (2007), zinemari buruz idatzitakoen bilduma; eta Andrés Caicedo: cartas de un cinéfilo (2007) liburuxkena. 2009az geroztik Caliko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Andrés Caicedo: morir y dejar obra (2012) erakusketaren komisarioa izan da.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.