Film hau opari bikoitzarekin hasten da. Lehenengoa errealizadorearen neskalagunak Belfasteko azoka txiki batean erositako kamera super8 zahar bat. Bigarren oparia, berriz, kamenaren barnean errebelatu gabeko film zahar bat ahaztuta utzita dagoela konturatzen direnean. Hor hasten da denborarekin jolasa, zinemagilea ahaztutako film horretako familia protagonista bilatzen saiatzen denean. Bilaketa ez da batere erraza izango. Hondartza batean oporretan dagoen familia baten plano batzuk eta etxeko eszena txiki batzuk baino ez daude. Baina hori guztiari nola eman orainaldi bat?