Les Morutiers pelikulan itsasoarekiko erlazioa Pour mémoire pelikulan suarekikoa bizi izan nuen bezala bizi izan dut. Itsasontziaren sabelean beste sabel batean bezala murgildu naiz, eta errealizatzaile sentitzeari utzi diot. Poloko zirkulutik gertu geunden. Hogeita lau orduetan hiru ordu argi zeuden. Arrantzaleak horrela aritzen dira lanean hamabi hilabeteetatik zortzitan. «Hau egiten besterik ez dakigu», diote. «Arriskatzen gara, eta, batzuetan, olatu batek gizon bat eramaten du; batzuetan, beste batek itzultzen digu.» (JDP)