Navarra Cuatro Estaciones: Otoño / Udazkena

Año1971 Iraupena27 min. HelbideaPío Caro Baroja

Hirugarren urtaroa, lehenengo hotzen paisaiari dedikatua. Julio Caro Barojaren hitzekin, dokumentala ordu erdiko bidaia kronologikoa da, basoa gorritzen den eta airea ehizaz betetzen den urte-sasoi horretako erritoetan, baserriko lanetan eta jaietan barrena. 1971n gaude, Jim Morrison hil zen urte horretan, Greenpeace jaio zen, yankeek Vietnamen murgildurik jarraitzen zuten eta Apolo 14ak gizakiaren hirugarren oina Ilargian jarri zuen. Bien bitartean, gure mundu txikian, Astibia aizkolariak garaipena erraz lortzen zuen herrietako plazetan; Etxalarko elizan azken argizaiolak su zeuden eta Berako baserrietan sagardoa izeneko paradisuko elixirra egiten jarraitzen zen. Iraileko, urriko eta azaroko egutegiak data gorriz beteak, La Olivako monasterioan mahats-bilketa, Bardeetara transhumantzia edota San Migel eta bere erreguteak. Eta Corteseko makila-dantzatik Etxalarko sareetara, diagonal etnografikoan trazatutako Nafarroako mapan. Dokumentalaren une batean gelditu egiten da eta seriotasunez esaten digu: “horra hemen iruten dakien azken emakumeetako bat ere”. Eta guk, hari so gaudela, ia mende erdi geroago, geure baitarako galdetzen dugu: zer izan ote da haren bizitzaz, non ote dago?

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.