Mundu mailako estreinaldia
Ba al da identitate espaniarrik? Zein da espainiarren benetako kezka? Zein dira Espainiako Estatu modernoaren oinarriak? Felipe VI.a erregea aldarrikatzeko zeremonia hasten den unean, zinemagileek hasiera ematen diote grabazio bati, erresumako kale arrunt batean, Iruñean. Zeremoniaren solemnitatea –off-en entzuten duguna– ez dator bat oinezkoen espontaneitatearekin. Erregearen hitzak herritarren solasekin, aurreko gauean La Rojak jasandako porrotagatik kezkatuago errege berriaren aldarrikapenarekin baino. Denbora filmikoa eta denbora erreala une historiko bat dokumentatzeko egokitzen dira pelikulan. Mira, mi rey trilogia baten lehen partea da, Felipe VI.aren erregetzaren amaierarekin batera bukatuko den trilogia batena alegia.