SIRIAKO FILM LABURRAK |
---|
Herrialdea: Siria
Urtea: 2015
Iraupena: 4'
Zuzendaritza: Rafif Al Fadel
Besteak bezala hasten da, exilioan nork bere burua filmatzean komuna dirudien marka batekin: leiho bat eta gauari galdezka ari zaion begirada. Handik, amildegi txiki horretara begira, Rafifek, 16 urtekoak, gogoeta sakona egiten du gelditzen ez den kamera urduri baten bidez: iristean -iristen bada- etxeratzeko bidea bide luzea izanen da, berak asmatzen hasi den bide bat, amaierako planorik gabekoa.