16mm
"‘Leku’ kontzeptuari buruzko bariazio inprobisatuak. The Sole of the Foot lanak pertenentzia, isolamendu eta desplazamendu ideiak aztertzen ditu. Frantzian, Israelen eta Kuban filmatu nuen, nonbaitekoa izateko eskubide gehiago dutela dioten beste batzuk aurka dituzten eta pertenentzia eta nortasun ideiak aldarrikatzen dituzten herrietan. Leku horiek aukeratu nituen neure pertenentzia eta leku ideiei buruz ditudan galderengatik. Filmaren soinua sinkronizatuta dago tarteka, eta tarteka ez, eta filma bera koloretan dago. Koloreak, sinkronizatutako soinuak bezala, presentzia ilusioa sortzen du. Tokiko soinua erabiltzean eta sinkronizazioa eta sinkronizazio gabezia tartekatuta, alienazio eta desorientazio sentsazio bat nabarmentzen edo isiltzen saiatzen naiz txandaka –inprobisazio ukituekin–, espazio bat sortuz non ikusleek beren pentsamendu segida ikusiko duten maila bereko parte hartzaile gisa, baterako sorkuntzako irudimenezko ekintza baten bidez". – Robert Fenz