DCP
Mexiko hegoaldeko Chiapaseko herri baten soinu erretratua da, arkitektura eta espazio publikoa ardatz dituena. Sei urtetan grabatu zen, eta Chichonal sumendiaren erupzioak eraginda lekuz aldatu behar izan zuen zoque komunitate baten kulturaren eta komunikazioaren etnografia sentsorial bat egiten du. Charles Fairbanksek eta Saúl Kakek komunitate indigenen aberastasun kulturala, herri indigenen eta haien lurren gaineko presio neoliberala eta eusteko gaitasuna aztertu dituzte.
- Filmografia:
La selva negra (2016), ( ( ( ( ( /* ) ) ) ) ) (2019)
International Film Festival Rotterdam, Ambulante, Oberhausen, Open City Documentary Festival, Festival Internacional de Cine en Guadalajara, Festival Internacional de Cine de Morelia, L’Alternativa, Ann Arbor Film Festival
Estreinaldia Espainian
Charles Fairbanks, Saúl Kak
Saúl Kak artista, aktibista eta Mexikoko Chiapas estatuko milaka urteko zoque kulturaren oinordekoa da. MUY galeriako kidea eta bertako egonaldi artistikoen programaren zuzendaria da, eta bere lanaren — performancea, bideoa, dokumentala — helburua da zoque herriaren egungo egoera eta borroka ezagutzera ematea.
Charles Fairbanks Artean, Historian eta Diseinuan trebatutako zinemagilea da. Bere ikus-entzunezko lanagatik Guggenheim Fundazioaren eta MacDowell Colonyren bekak jaso ditu, bai eta Wexner Art Center-en zinema egonaldia egiteko beka ere. Senses of Cinemarako ere idatzi du eta Courtisane Festivalerako programatu du. Arte mediatikoen programa sortu zuen Antioch Universityn, eta gaur egun Oaxacan bizi da.