Adinetik adinera. Talking heads-arekin baino hearing heads-arekin gehiago egindako dokumentala. Aurpegi mutuek haiek baino hamar urte zaharragoa den norbaiten ahotsa entzuten dute eta, horrela, etengabe, errelebua pasatzen dute katean 10 urtetik 10 urtera hazten doan film batean. Baina zer gertatuko da norbait hiltzen bada? Nork kontatuko du haren istorioa? Eta nork entzungo du?