A.

HerrialdeaEspainia Año2025 Iraupena10 min. Proiekzio formatuaDCP Hizkuntzagaztelera / katalana ZuzendaritzaRamón Balcells

Munduko estreinaldia

 

Oroimena galdu ondoren, A.k nekez gogoratzen zuen Argentinako bere haurtzaroaren zerbait. Hil ondoren, semeak azkenekoz bisitatzen du etxe hutsa. Zentzumen-paseoa iraunkortasunaren, heriotzaren eta nia osatzen duten pieza barreiatuetan barrena.

Amonari buruzko film bat (ia) amonarik gabe: absentziari buruzko film bat. Oso presente dagoen absentzia. Baita izenburuan ere, zeina aldi berean baita: hildako amonaren izenaren lehen hizkia (izen osatugabeak zerbait iradokitzen du galeraz: pertsona maite batenaz, bizileku batenaz, oroimenarenaz); alfabetoko lehen hizkia (Amona, Amnesia, Absentzia, Apartamentu, Agur hitzen A), eta norberak bere egin lezakeen eskaintza irekia. Hizki bakar bat, hitzak falta balira bezala. Edo beste ezer esateko beharrik ez balego bezala. Hizki horrek filmaren zehaztasuna eta efizientzia erakusten ditu; izan ere, etxeko kamera batez filmatutako hamabost plano eskasetan galera eta agurra transkribatzea lortzen du filmak, bete-betean doluzko pelikula bihurtu gabe.   Sentikortasunez, sentiberatasunez. Erritmo berezian, taupada baten antzekoa: alde batetik besterako mugimendu panoramiko motelen kadentzia; eta korridore hutsak alde batetik bestera ibiltzen dituen gizonezko silueta-itzal baten takoi hotsen pultsazio lehorra. Pausu horiek oihartzuna egiten dute, urrutian elkarrizketa baten oihartzunak entzuten diren bitartean. Baina ez da ongi aditzen. Eta agian horregatik da hain hunkigarria: gehienbat ahots tonuak entzuten dira, ingurunea, pastelei edo ateratako argazkiari buruzko esaldi solte batzuk, adineko amona bati igandean egindako bisitan edonork esan litzakeenak. Bisita korridorearen amaieran dagoen ate erdi itxiko gelan gertatzen ari dela ematen du. Baina etxe bat hain hutsik egotea ezinezkoa dela ulertu ahala, nolabaiteko ezinegona sortzen da, eta irrealtasuna sendotuz doa. Aita irtetean berriro hasten dira iraganeko hizketak, eta etxe xarmatuaren eitea ematen diote apartamentuari. Xarma amnesikoa, gaixoa, desbideratua. Elkarrizketak hormetan sartuta daudela ematen du. Zinemagilearen autorretratua ere ispiluan harrapatuta geratuko da? Eta hortik dator Ramón Balcellsek egindako desplazamendua: hormak dira protagonista nagusiak. Horma zuriak (pantaila hutsen modukoak) baino ez diruditen arren, ez dira guztiz zuriak. Irudia erabat garbia ez bada ere, azkenekoan euli bat antzematen da, orban beltz bat espazioan barrena mugitzen, aurretik aitak egin zuen moduan. Hormek bizia dute, memoria; ahotsak izerditzen dituzte; «amorru, min, fede eta absentzia nahasketa» abesten dute, eta xalotasuna negar egiten dute Tita Merelloren tangoarekin, zeina ate kolpe baten antzera eteten den. Hormek ez dituzte belarriak bakarrik.

Frédérique Monblanc   

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.