Bada munduaren historia bat, kontatu ohi ez dena: gorputzaren eta hiriaren historia. Fernando Pagola autoreak honela esaten digu: "Hazi nintzen lekuan, pilotalekua munduaren maketa da. Pilotalekuaren hormak arkitekturaren jatorria dira; pilotaria, berriz, mitoa, heroia. Biak nolabaiteko arima kolektiboa osatzen dute, kirol-ondarea ez ezik, batik bat ondare kulturala eta soziala ere adierazten duena. Abstrakzioa eta figurazioa. Harria eta haragia”. Irudiek pilotariaren mugimendua erakusten dute jokalekuaren espazioan. Hizkuntza sinplea, abstraktua eta XIX. mendeko aitzindarien (Marey eta Muydbrige) erreferentzia argiak dituena. Gorputzaren beraren distortsioarekin sortutako mugimendua, 1932. urtean Kerstezek jadanik iradoki moduan. Soinua izango da erreferentziazko elementu bakarra lekuaren irudikapena indartzeko. Atletaren gorputza apaingarririk gabe. Espazioa erreferentziarik gabe. Grezia eta euskal mundua. Mitoa. Harria eta haragia.