1998. urtean, Barbara Hammer zinemagileak egonaldi artistikoa egin zuen iturriko urik eta argindarrik gabeko txabola batean. Han zegoen bitartean, filmatu egiten zuen eta eguneroko bat idazten zuen. 2018an, Barbarak hiltzeko prozesua hasi zuen, eta bere artxibo pertsonala berrikusten hasi zen. Egonaldiko material guztia Lynne Sachs-i eman zion, eta film bat egiteko eskatu zion. Bere zinemaren bitartez, Lynne-k Barbararen bakardade esperientzia arakatzen du. Testua pantailan jartzen du, espazio eta denbora ugaritan biltzen gaituen zinema somatiko batekin aurrez aurre jartzeko.
Lynne Sachs, con y para Barbara Hammer
Lynne Sachs zinemagilea eta poeta da. Bere lanean, behaketa pertsonalen eta esperientzia historiko zabalagoen arteko lotura korapilatsua aztertzen du, testua, collage-a, pintura, politika eta soinuak geruzatan uztartuta. Teoriaren eta praktikaren arteko elkarrizketarekin konpromiso sendoa hartua du, eta irudiaren eta soinuaren arteko jolas zorrotzaren bila dabil.