"A Tongue Called Mother" filmean hizkuntzaren, keinuen eta seme-alaben arteko lotura irudikatzen da. Familia bereko hiru belaunalditako emakumeen eta irakurtzen ikasten ari diren haurren ekintzak eta hitzak mantso-mantso jasotzen ditu, ikasitako eta ahaztutako hitzei buruz gorputzaren bitartez hausnartzen.
Eva Giolo
Eva Giolo-ren lanetan, orain arte, familien historiak jasotzeko joera sumatzen da, norberaren edo besteren familienak. Estrategia dokumentalak erabilita, haien erretratuak pintatzen ditu eta ikusten ez diren barne mundu, oro har, pribatuetara zabaltzen den leihoa sortzen du. Baina Giolo hain da trebea sorkuntza horietan, ezen ikusleari irudi horiek erraz ikusteko aukera ematen baitio, begi-luze sentitu gabe; aitzitik, markoaren barruan aldi baterako harrera egin izan baliote bezala. Barrualdeetako hartualdiak arreta handiz eszenifikatzen ditu eta argiztapen urriko teknikak erabiltzen ditu, bere subjektuekiko samurtasunaren adierazgarri; kanpoaldeetako hartualdietan, ordea, angeluhandiak eta bidaiakoak izaki, bere ausardia, handinahia ikus daiteke, eta kamera erabat menderatzen duela. (Rebecca Jane Arthur)