Luis Ospina, Carlos Mayolo
Luis Ospina. Ospina Calin (Kolonbia) jaio zen 1949an eta zinema ikasketak egin zituen Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatean (USC) eta Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA).Caliko Zine Klubeko zuzendarikide eta Ojo al cine aldizkariko sortzaileetako bat da.Egin ditu bi film luze (Pura sangre 1982an eta Soplo de vida 1999an), hamar film labur eta 30 dokumental baino gehiago, besteak beste: Andrés Caicedo:unos pocos buenos amigos (1986), La desazón suprema:retrato incesante de Fernando Vallejo (2003) eta Un tigre de papel (2007).Nazioarteko jaialdi hauetan jaso ditu sariak: Oberhausen, Biarritz, La Habana, Sitges, Bilbo, Huesca, Cadiz, Lille, Lima, Caracas eta Toulouse.Eman dizkiote, baita ere, Manuel Murillo Toro Komunikazioen Merituaren Domina (1986), Caliko Nazioarteko Arte Jaialdiko Zinemako Kultura Merituaren Domina (2001) eta, Kolonbiako Kultura Ministerioaren eskutik, Kultura Sorkuntza eta Gestioaren aintzatespena (2002).Zinemako bere idazkiak Palabras al viento, Mis sobras completas (2007) liburuan jaso ditu. Gaur egun Caliko Nazioarteko Zinemaldiko arte zuzendaria da.