Al borde del agua

Año2023 Iraupena20 min. Proiekzio formatuasuper-8 DCP KoloreaKoloretan HizkuntzaGaztelania HelbideaMaria Elorza e Iñigo Salaberria

Nazioarteko estreinaldia

Irudi batzuk ez dira existitzen. Beste batzuk bi aldiz existitzen dira. Eta leku horietatik, bakar bat ere ez da existitzen jada.

 

Al borde del agua bi lagunek sinatua da: Iñigo Salaberriak eta Maria Elorzak. Maria Elorza, zinemagile donostiarra, 1988an jaioa, Las chicas de Pasaik kolektiboko kide izan zen eta 2022an aurkeztu zuen bere lehen film luzea: A los libros y a las mujeres canto. Iñigo Salaberria, Errenteriakoa, 1962an jaioa, funtsezkoa izan zen Arteleku zentroan eta 80ko eta 90eko hamarkadetako bideo-artista garrantzitsuenetako bat, hil berria da. Esaldi batekin hasten da filma: «1984 eta 1988 artean, Iñigo Salaberriak hainbat leku filmatu zituen super-8ko kamera txiki batekin. Probako materiala zen. Bobina haiek ez ziren inoiz muntatu, eta itzalean egon dira hogeita hamahiru urtez». Esaldi horren ondoren, Salaberriak filmatutako irudiak agertzen dira. Islak uretan, irudiak forma, kolore eta ehundura bihurtzen dituztenak; baleontziak; kea eta lurruna nahasten diren aintzira; lerro bertikal bihurtzen diren eraikinak; isla gehiago uretan, uraren hotsa bera eta, noizean behin, musika klasikoa lagun dituztela. Salaberriaren Quai de Javel (1984) eta Birta Myrkur (1987) piezetarako zirriborroak dira batez ere. Irudi ederrak, ia koadro bihurtzeko moduan laukiratuak, bideo-artistaren begiradara hurbiltzen gaituztenak. Kameraren bidez errealitatearekin nolako harremana zuen erakusten digutenak. Haren ahotsa ere entzun dezakegu, Elorzarekin izandako hainbat elkarrizketatan hausnartu baitzuen irudiak grabatzea zer den, eta aukera ematen digu horretan sakontzeko: «Nora ezean ibiltzea, oinez ibiltzea, begira. Presarik gabe, denborarekin. Ibiltzea, begiratzea, denbora galtzea. Ez dut inoiz presarik izan grabatzen. Geldotasun hori, ez dakit zergatik, gustatu egiten zitzaidan. Beno, badakit zergatik. Dokumentatu nahi nuena barruko hori zelako».

Lur Olaizola

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.