Andeak mendilerroan filmatu zen ALTIPLANO, Atacameño, Aymara eta Calchaquí-Diaguita lurralde tradizionaletan, Txilen eta Argentinan. Behinolako gatzagek, sumendi-basamortuek eta koloreko lakuek osatutako unibertso geologikoaren barruan garatzen da. Sumendien, geiserren, balea urdinen eta abarren erregistro infrasonikoetatik sortutako soinu-paisaia natural batekin konbinatuta, den, izan zen eta izanen den guztiaren lekuko den antzinako lurralde bat erakusten du ALTIPLANO filmak.
Malena Szlam
Malena Szlamen (Txile) obra jaialdi eta museo askotan aurkeztu da, hala nola Rotterdam, Toronto, New York, Edimburgo, 25 FPS, Mar del Plata eta Hong Kongeko zine-jaialdietan eta Bostongo Arte Eder Musoeon zein Buenos Aires eta Luisianako arte garaikideko museoetan ere. Bere azken filmaren (ALTIPLANO) mundu mailako estreinaldia Torontoko Nazioarteko Zine Jaialdiko Wavelengths sekzioan egin zen, irailean, eta Kanadako 2018ko film labur onenetako bat aitortu zuten. Double Negative kolektiboko kidea da; zine esperimentala ekoiztu eta erakusten du artista-kolektibo horrek.