Ospinaren azken lan luzea susperraldi bikoitz baten lekukotza da, zinegilearena berarena, osasunez larri ibili baitzen bolada batez, eta bere zinema taldearena, Caliko Caliwood izenaz ezaguna zen taldearena, alegia: lagun zinemazale porrokatu batzuk elkartu, eta dagoeneko Kolonbiako zinemaren historiaren parte diren zenbait lan zinematografiko ekoiztea lortu zuten. Eta 70eko eta 80ko hamarkadetako mugimendu zoroaren eta kaos historikoaren erdian egin zuten gainera. Ez da oso ohikoa pelikula bateko zuzendaria ikustea ospitale bateko ohetik bere zinemagintzaz mintzo. Punto de Vista Jaialdiak Espainian estreinatuko du lan hau Torontoko edo Yamagatako jaialdietatik arrakasta handiz pasatu ondoren.
Luis Ospina
USCn eta UCLAn ikasi zuen zinemagintza. Caliko zineklubeko zuzendarietako bat izan zen 1972tik 1976ra; Ojo al Cine aldizkarikoa 1974tik 1977ra; eta Arte Modernoko Museoaren La Tertulia Zinematekakoa ere, Calin, 1986an. Fikziozko bi pelikula luze egin ditu —Pura sangre (1982) eta Soplo de vida (1999)— eta zortzi dokumental luze filmatu ditu, besteak beste Andrés Caicedo: unos pocos buenos amigos (1986), Nuestra película (1993), La desazón suprema: retrato incesante de Fernando Vallejo (2003), Un tigre de papel (2007) eta Todo comenzó por el fin (2015). Horrekin batera, hogei bat pelikula labur zuzendu ditu, Oiga vea (1972) eta Agarrando pueblo (1977) adibidez, Carlos Mayolo zuzendari eta Ojo al Cine, Kinetoscopio, El Malpensante, Número eta Cinemateca argitalpenetako zinema kritikaria ondoan zuela.
Zinema klaseak eman ditu unibertsitate hauetan: Universidad del Valle, la Universidad Javeriana eta Universidad de Los Andes. Eta liburu hauen egilea ere bada: Palabras al viento, Mis sobras completas (2007), zinemari buruz idatzitakoen bilduma; eta Andrés Caicedo: cartas de un cinéfilo (2007) liburuxkena. 2009az geroztik Caliko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa da. Andrés Caicedo: morir y dejar obra (2012) erakusketaren komisarioa izan da.