Lan honek Anselmoren bizia islatzen du; kaleko musikari mexikarra da bera, eta seme-alabei bizimodu duina eskaintzea da bere etengabeko borroka. Dokumentalean Anselmok bere emazte Adelarekin duen harremana agertzen da; bai eta Cruz amorantearekin duena ere. Generoaren rol tradizionala horren bananduta eta bereizita dauden gizarte batean, seme-alaba kopuruak zehazten du gizontasuna; emakumeak, halaber, etxean eta mendean egotera behartuta daude. Pobrezia dela-eta, egunero bizirauteko borroka desesperatua egin beharra dago. Borroka horretan, gizonezkoek nahiz emakumeen parte hartu behar dute; gizonek etxebizitza eta elikagaien ardura, eta emakumeek familiaren zaintza. Hala ere, lankidetza hori azalekoa izan ohi da, komunikazio urrikoa, emozioei dagokienez. Filmean etengabeko gatazkan dauden bizimoduak agertzen dira, hiru protagonisten ikuspuntutik.