APOCALIPSIS 20 21 22

Año2022 Iraupena65 min. Proiekzio formatuaminiDV DCP KoloreaKoloretan Hizkuntzaelkarrizketarik gabe HelbideaJulius Richard Tamayo

Nazioarteko estreinaldia

«Honi inork ezer eransten badio, liburu txundigarri honetan aipaturiko izurriak erantsiko dizkio Jainkoak berari. Eta inork liburu profetiko honetako mezutik ezer kentzen badu, Jainkoak kendu egingo du bera liburuan azalduriko bizia ematen duen zuhaitzetik eta hiri santutik». Apokalipsia 22 18,19 / "Itsu, Apokalipsiaren aurrean" Günther Anders

 

Film hau urte beteko bizitza da eta ordubete pasatxo irauten du. Zinemagileak, irudi geruzak eta soinu geruzak sortuz, kondentsatzen ditu denbora eta esperientzia. Bere gorputz tatuatua balitz bezalako filma egin du: testuak eta irudiak gainjarrita, iraganeko erabakiak, oraingo gorputz aldakorrean ezabaezin mantentzen direnak. Esan liteke zinemagileak, filmatzean eta muntatzean, urtebete gorpuzten duela. Edo, agian, aldare bat sortzen duela filmatutakoarekin. Aldare horretan kandelak daude eta beste mila su: eguzkia, sumendi baten laba, errausketa-labea, sutzarrak... Gainera, dena sua balitz bezala ikusten da nolabait ere: mugikorra, aldakorra, hipnotikoa, kontsumitzen duenetik sortzen. Zinemagileak aldare bat sortzen du eta bertan otoitza edo sorginkeria egiten du familiaren alde, maite dituenen alde. Bai, horixe izango da agian, urte beldurgarri batetik, apokalipsi etengabe batetik irteteko sorginkeria. Edo agian ez. Zaila da, eta agian ez da beharrezkoa ere, zentzu edo asmo batean sailkatzea aurrera egin ahala ihes egiten eta berrasmatzen den film bat. Filma, berez, ikusteko egina da, baina baita entzuteko ere, eta, are gehiago, musika entzuten den bezala ikusteko, irudia soinua izan dadin eta soinua irudia izan dadin, eta, azken batean, irudia eta soinua ukipena izan daitezen.

Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.